EGILEAREN TESTUA ETA NARRATIBA DIGITALA

Aniztasunari buruz hausnartzen


Lan honi dagokionez, prozesua luzea eta aldakorra izan da. Gure narratiba digitalak aniztasuna lantzen du, hau nola ezkutatu nahi dugun pertsona automatikoak sortuz, denak berdinak izateko, bakoitzaren ezberdintasunak errespetatu eta onartu gabe.

Narratibaren ideian pentsatzen hasi ginenean, pentsatu genuen aniztasunaren adibide argi eta deigarriena emakume beltzaran, homosexual eta gorputz handiko baten historia kontatzea izango zela. Kontuan edukiz, emakumea gaur egun zenbait arlotan ez dagoela behar bezain baloratua, ezaugarri hauek dituen emakume bat oraindik eta gutxiago. Hau dena, egunero gizartearengandik jasaten dugun presioaren eragin da, gizarteak sortutako eredu  batean sartu behar gara, honegatik desberdinak izateagatik baztertuak izanen gara, gure ezaugarri fisiko edo psikologikoengatik, kulturarengatik, orientazio sexualarengatik, posizio sozioekonomikoarengatik, etab. Hau gure inguruan onartua dago, hau da, gure inguruaren antzekoak izaten saiatzen gara, ez nabarmentzen, gure ezaugarri eta gaitasunak ezkutatzen ditugu besteengandik gehiegi ez desberdintzeko, gure buruari botatzen diogu errua besteen modukoak ez izateagatik, gizartean sortutako ereduan “ez” sartzeagatik, edo ezberdina, bakarra edo anitza izateagatik. Hau kontuan edukiz eta hau ideiaren oinarritzat hartuz, aukera ezin hobea iruditzen zitzaigun hau gure lanaren bitartez lantzeko, modu interesgarri eta irudimentsu batean, ikusleari gogoeta bat egitera gonbidatuz.

Hala ere, gure lanari forma ematen hasi ginenean, gauzak zailtzen hasi zitzaizkigula konturatu ginen, adibidez: nola heldu ikuslearengana, gure mezua ongi transmitituko al genuen istorio osoa zehazki kontatu gabe, grabaketa teknika egokia izango zen, etab. Gure helburua eta nahia, ikuslea gogoetara bultzatzea zen, eta honek, bere kabuz bere burua eta bere inguruko hainbat gauza eztabaidatzea.  

Arrazoi honengatik, asko pentsatu genuen ideiaren eta gaiaren inguruan, denboraren aldetik, oso estu ibiliko baitginen eta ez genekien ziur guk nahi genuen emaitza lortuko genuen. Beraz, egoera hau ikusita ideia guztiz aldatzea erabaki genuen. Argazki, bideo eta musika berria bilatu genuen, hauek beti egile-eskubiderik gabeak noski.

Narratiba digitalaren behin betiko Gaia

Gure ideia berrian, gizartean fisikoari eman zaion garrantzia lantzen dugu, batzuetan gure izaera ezkutatzen du eta soilik ikusten denari ematen dio garrantzia. Errealitatean, bakoitza mundu bat gara, ez gara berdinak, denok gure galaxia eta izarrak ditugu gure barnean. Gizaki anitzak gara, ez gara aldaezinak, hau da, gure inguruaren arabera aldatu egiten gara. Bakoitzak bere barnean unibertso bat dauka, aldakorra eta infinitua. Hau dena inguratzen gaituen aniztasunarekin dago lotua, pertsonak gure kasuan, gutako bakoitza bakarra eta errepika ezina da, nahiz eta gizarte honetan talde homogeneo baten moduan kontsideratu, roboten moduan, denak berdinak. Ez da lagatzen pertsonak arautik edo eredutik irteten, modu honetan orden bat eramaten baita eta kontrolaturik gaude.

Haatik, dena akats handi bat da, hau da, pentsatzea denok pieza berdinak garela eta berdin jokatzen dugula, inongo oztoporik jarri gabe, alde batera utziz gure nahiak eta helburuak. Anitzak izatea bakoitzak bere ezaugarri eta gaitasunak edukitzea da, horrek denak egiten gaitu gu, eta errepika ezina izatea. Modu honetan gure ingurua aberasteko aukera daukagu, eta hauek gu, modu esplizitu edo inplizitu batean. Ostera, batzuetan gu atal hau ezkutatu nahi dute, zerbait negatibotzat hartuz eta bestengandik ezberdina izatea gaizki dagoela esaten eta erakusten digute, hobe dela “enkajatzea” besteen modukoa izaten, besteengandik nabarmendu gabe. Tamalez, hau gure pentsatzeko moduan oso barneratua dago, nahiz eta gutxika desagertzen joan ematen ari diren aurrerapenei esker eta besteen modukoa izateari uko egiten dioten pertsonei, nahiago dutenak beraien diren modukoak izatea, modu honetan beraien eta ingurukoen bizitza argiztatuz.

Gu geu izatea, gure izaera eta gure burua errespetatzea da, garen modukoak izaten baliotsuak eta garrantzitsuak garela ikusiz, hau benetan pentsatzen hasten garenean benetako zoriontasunaren bidean goaz, askotan atzera botatzen diguna besteek pentsatzen eta esaten dutena baita, eta onartuak ez izatearen beldur gara.  Anitzak garenean, askeak gara, beldurrik gabe. Gure beldurren, egonezinen eta estutasunen gatibu izateari usten diogu, gure barnea den bezalakoa erakutsiz.

Aniztasuna gure izaerari itsatsirik dagoela onartzen dugunean, gizaki moduan handitzen eta hasten gara, gu geu errespetatzen,  toleranteak izaten, gure artean laguntzen eta indartsuak eta ahulak garela ikasten dugu. Beste alde batetik, ez dugu ahaztu behar aniztasunak “arazoak” ekartzen dituela anitza edo desberdina den pertsonarentzako.  

Askotan aniztasun hitzarekin, ahoa betetzen zaigu hitz honekin, bakoitza den modukoa izan behar dela esanez, baina, ez gara konturatzen oraindik beldurra zaiola aldaketari. Beldurra zaio gure historian gertatutakoaz ohartzen garelako, eragin duen guztia eta hartutako erabaki guztien ekarri dutena, ez da zuzena. Aniztasun kontzeptua “mespretxuzko” zerbaitzat hartzen da, soilik zailtasunak dituzten pertsonen inguruan izango balitz bezala, baina haratago doan zerbait da, eta munduak guztiak ez dauka hau ikusteko gaitasuna. Oraindik pentsaera itxiak daude, aniztasuna onartzeari uko egiten dioen jendea, askotan errefus honek gatazkak eta mespretxuak ekartzen ditu. Egoera hauetan, bazterketa ematen da, hau da, pertsona baten ezaugarriengatik hau diskriminatzea edo baztertzea, alde batera ustea. Ikusteko eta ekintzak burutzeko jokabide hau txikitatik garatzen da, haur bat bere kabuz, ez delako beste pertsona bat gorrotatzeko edo uko egiteko gai.  Honegatik, pentsatzen dugu oso garrantzitsua dela txikitatik aniztasunari buruzko garrantzia lantzea eta honekin bizitzera erakustea, honetarako ezinbestekoa da gurasoen eta gizartearen laguntza, elkarlan bat ez bada ematen, oso zaila da gure gizartea aldatzea.

Gertakari guzti hauek salatzen hasi gara, ahotsa altxatzen eta gure iritzia ematen hasi gara, baina, benetan jendeak beldurra dio aldaketa handiei, honegatik, nahiz eta  aniztasunaren inguruan asko hitz egin, lan handia geratzen zaigu aurretik.

Aniztasuna landu nahi dugun arren, mundu konpetitibo, indibidualista eta interesatu batean bizi gara. Guzti honek haur txikiei aurrerako aipatutako baloreak transmititzea zailtzen digu, beraz, denek balore positiboak praktikatzeko mundu batean bizitzea utopikoa egiten zaigu, eta gogorra dirudien arren, errealitate bat da. Aldaketa handiak egin daitezke eta desberdina izatea txartzat hartzen duten pertsonei laguntza eman diezaiokegu. Aniztasunaz hitz egiterakoan, lanaz hitz egiten dugu, inplikazioaz, ezjakina den zerbaitetaz… Beraz gure gizarteak “lan extra” bat eskatzen digu. Lan asko geratzen zaigu aurretik, hala ere, honek ez du esan nahi bide egokian ez gaudenik.

Burututako tailerrak


Egindako tailer eta praktika guztiak oso aberasgarriak iruditu zaizkigu, baina, egia esateko, hasieratik geneukan ideia haietako batengatik izan zen, L’intrus-etik hain zuzen ere. L’intrus-en zegoen erakusketa bat, Lara Tabet-ena zen. Argazki exposizio bat zen eta honetan Libanoko zonalde periferikoetan eraildako emakume batzuen argazkiak agertzen ziren. Honekin, Libanoko emakumeekiko dagoen genero indarkeria, sexualitate eta identitate gaiekin sufritu duen trauma adierazi nahi da. Argazki hauetan iluntasunarekin eta toki periferiko horiekin emakumeek jasatako genero indarkeria ezkutatu nahi da eta ezkutatzeko intentzio hori gure bigarren ideia sortzeko balio izan digu, honekin, lehenago azaldu dugun moduan, aniztasuna nola ezkutatzen den erakutsi nahi dugulako.

    Erakusketa honetaz gain, Calcuta Ondoan tailerrean jorratutako gaiei esker, gure aniztasunaren ikuspegia zabaldu dela uste dugu. Lauhilkekoaren hasieran, Peioren ikasgaian egindako ariketa baten bitartez, ikusi genuen gure aniztasunaren kontzeptua oso oinarrizkoa zela, izan ere, ez geneukan kontzeptu honi buruzko informazio gehiegi, kurtsoaren amaierarekin alderatuz. Tailer honi esker ikusi genuen pentsamenduan, ideologian eta mundua ulertzeko eran ere dagoela aniztasuna, adibidez, mapa mundia interpretatzeko garaian, hizkuntzen menpekotasuna, etab. Bestalde, aipagarria da ‘‘Memoria Plaza’’ jardunaldia izan genueneko eguna. Egun hartan, frogatua geratu zen pentsamendu, sinesmen, espresatzeko bide eta abar bezalako ezaugarri anitzak edukitzea, gure gizartean, gaizki ikusita daudela, izan ere, ez da onartzen aniztasun mota hori. Gizarteak, orokorrean, pertsona automata, berdin eta uniforme batzuk nahi ditu.

Narratiba digitalaren analisia


Gure narratibaren hasiera oso adierazgarria da, hain zuzen ere, itxita dagoen liburu batekin eta sarrailaren soinuarekin hasten da. Honekin, kanpoko geruzari eta itxurari egiten diogu erreferentzia. Askotan gertatzen den bezala, liburu bat bere azalagatik epaitzen dugu, bere barnean dagoen istorioa ezagutu eta ulertu gabe. Lehentasuna ematen diogu kanpoko itxurari eta horregatik okerreko aurreiritzi bat sortzen da. Kanpotik ikusita, denak berdinak gara, ez dago ezer bereziki nabarmentzen dena. Liburua itxita eta sarrailaren soinuak, esan dugun bezala, lehenengo begiratuan ikusten dena irudikatzen du, hau da, fisikoa eta materiala.

                                      


Bigarrengo sekuentzian zeru izartsu bat ikus dezakegu, baina hau pixkanaka lainotzen doa. Gure barneko mundu oso horren, gure barnean dagoen izarrez osatutako galaxia infinitu horren ezkutatzea da honen esanahia. Ezaugarri desberdinez osatuta gaude, gutariko bakoitza mundu oso bat da. Bakarrak eta errepikaezinak gara, baina batzuetan, aberastasun bezala ikusi beharko litzakeen berezitasun hau, estaltzen eta ezkutatzen saiatzen dira, eta zoritxarrez, gehienetan lortu egiten dute. Ez dute berezitasun hori kanpora ateratzerik nahi, gizarte honetan apartekoak egiten gaituen bereizketa hori deuseztatu nahi dute. Arrazoi horrengatik desberdin egiten gaituena estaltzen saiatzen dira, zeru izartsua ezkutatuz, hau da, gure aniztasuna, gure benetako izatea estaliz eta ezkutatuz. Ezberdintasun horrekiko lotsa sentiarazi beharko bagenu bezala.

Oin batzuekin eta bizkarrez doazen pertsonekin jarraitzen dugu, azken hau, perspektiba desfokuratu batetik ikusten delarik. Alde batetik, inposatutako homogeneotasunaren sumisioa erakusten digu eta beste alde batetik, ordea, bizi garen mundu frenetiko honen irudikapena da. Honek ez digu gelditzeko eta gure inguruan aurkitzen dena ikusteko eta baloratzeko aukera ematen. Esan bezala, bigarrengo sekuentzia honetan, lehenengo klipa oinetara dago fokuratuta, jakina den bezala bizitzan burumakur joatea ohikoena delako. Bigarren klipa aldiz, ibiltzen garen bideetan arreta eta interesa ez jartzeagatik da desfokuratuta egotearen arrazoia.

Honen ondoren, makina batzuk azaltzen dira. Hauek, dugun lan egiteko, izateko eta jokatzeko modua antzezten dute. Modu mekaniko, uniforme eta aldaezin batean bizi gara. Momentu oro esatekoa, sentitzekoa, pentsatzekoa eta egitekoa idatzita egongo balitz bezala jokatzen dugu, gure aurrean gidoi bat jarriko balute bezala. Ez gara konturatzen homogeneotasuna idealizatu dutela eta guk horri eutsi diogula, horren menpe bizi garela. Robot hauen bitartez, gizarteak guregan duen kontrola ere adierazi nahi izan dugu, izan ere, ezarrita dagoenaz at aurkitzen bagara, zigorra jasan beharko dugu.

Eztandaren aurretik ikus dezakegu nola erlojuaren orratzak azkartzen diren, denbora etengabe doa aurrera, geldiezina da, baina azkenean momentu kritiko bat bizitzen dugu, inguratzen gaituen guztiak hainbesteko abiadura hartzen duenez, bada gure barneko foruak eztanda egiten du, mundu guztia lehertzen da. Leherketa honek, muga, estereotipo eta homogeneotasun horren haustura irudikatzen du. Honen bitartez jasaten dugun kontrolarekin, aniztasunarekiko beldurrarekin, eguneroko dinamika berdinarekin bukatzearen sinbolismoarekin egiten dugu topo eta etengabe epaituak eta behatuak izatearekin nazkatuta gaudela adierazi nahi izan dugu. Gure benetako izatea argitara ateratzeko momentua iritsi da, beldur eta aurreiritzi barik.

                                                   

Jarraian, erloju horren orratzak mantsotu egiten dira, gure inguruan dagoen guztia arretaz eta xehetasunez begiratzeko aukera eta ahalmena eskainiz. Gure buruari hausnarketa eragiten diolarik, gure aurrean dauden pertsonak behingoz ikusten ditugularik. Segidan datorren eszenan, jendea mantso ibiltzen hasten da, norbere eta bere inguruko pertsonen berezitasunak eta ezaugarriak ikusteko denbora eskainiz. Soilik orduan ikusten ditugu orain arte ezkutatuta egon diren detaile txiki horiek, bizitza aberastu eta baikortzen dutenak.

Loratzen ari den Lirio hori aurreko paragrafoari estuki lotuta doakio, berriz jaio izan bagina bezala sentitzen garelako. Zerotik hasteko aukera jartzen zaigu aurrean, gauzak ondo egiteko momentu ezin hobea planteatuz. Orain arte barruan giltzapeturik eduki izan dugun guztia kanpora ateratzeko unea antzezten du, ezkutatuta eduki izan dugun hori argitara ateratzeko eta gure eskubide, nahi eta betebeharrengatik borrokatzeko nahia piztuz. Beste ondorio bat, zeru izartsuan zeuden lainoen garbiketa da. Pentsamendu aldaketa honi esker, gure segurtasun eza eta beldurrak alde batera uzten ditugu eta behingoz, gure barnean duguna argi eta garbi ikus dezakegu. Azken batean, gure barnean mundu oso bat aurkitzen da, milioika izarrez eta konstelazioz osatuta gaude. Galaxia oso bat dugu gure barnean eta argiz beteta gaude. Gezurra badirudi ere, magia ezkutatzen da gure barnean aurkitzen diren txoko guztietan, esate baterako, begiak, ezpainak, eskuak, bihotza eta abar.

                                  

Amaitzeko, liburua azaltzen da berriro, baina oraingo honetan irekita dagoelarik. Azken klip hau ondo aztertu ondoren, antzeman dezakegu nola liburua irekita egoteaz gain, idatzita ere dagoen, eta gainera, argi izpi lodi batek argiztatzen du. Une horretan gure aniztasuna, gure istorioak eta gure biziak forma hartzen doaz, nahiz eta etengabe egongo diren eraikitzen, deseraikitzen eta berreraikitzen. Izan ere, orain arte bizi izan duguna idatzita dago, baina hemendik aurrera bizitzeko geratzen zaiguna idazteko dago oraindik. Gure esku dago idazteko, bizitzeko eta sentitzeko geratzen zaigun guzti hori, beraz, azken irudi honen bitartez gure bizitzaren kontrola eta norabidea guk geuk markatzen dugula adierazi nahi izan dugu.

                                                


Talde lana, errubrika Lanaren garapenean izandako arazoak


Bigarren lauhilekoko lehenengo egunean egindako errubrikan oinarrituta, jarritako lehenengo puntua konpromisoa izan zen. Klasera etortzeko konpromisoa, talde lanak egiteko konpromisoa, tailerretan parte hartzeko konpromisoa, taldearekin zer ikusia zuen edozer gauzarekiko konpromisoa, baina gehien bat, narratibarekin zer ikusia zuen edozerekiko konpromisoa. Egia da batzuk beste batzuk baino gehiago faltatu dugula, baina hasieratik esan genuen moduan, abisatzearekin nahiko zen. Errubrikarekin jarraituz, lan guztiak bukatzeko jarri ditugun datak bete ditugu, azken finean aurreko moduan bezala, taldearen eta lanaren ongi izaterako. Gure artean komunikazio ona izan dugu, momentu oro gure artean entzun gara eta denen ideiak errespetatu ditugu. Azken finean gure lanerako ongi etortzen zelako edozein ideia berri. Beste aldetik, motibazioari dagokionez, gutako batzuk hasieran genuen motibazio bera mantendu dugu, beste batzuk ordea gauza desberdinengatik motibazio hau galtzen joan gara.

Gure bideoa sortzeko momentuan izandako zailtasunei buruz hitz egiterakoan, zailtasun eta arazo batzuk izan ditugula aipatu behar dugu. Horietako bat, behar genituen bideoak deskargatzea izan da. Windows Movie Maker izeneko programara pasatzerakoan audioa bakarrik ateratzen zitzaigulako eta ez irudia, beraz, web orrialde batera jo behar izan dugu gure bideoak konbertitu eta ongi ikusi ahal izateko.




Comentarios

Entradas populares