ZER DA ANIZTASUNA GURETZAKO?

Aniztasunaren gaiarekin hasi aurretik, Peiok, hau zer zen galdetu digu, honi buruz hitz egiteko eta moduloko lanarekin hasi aurretik genuen iritzia jasotzeko esan digu, lana bukatu ondoren gure ikuspegia aldatu den ikusteko. Beraz, honi ekin diogu, moduloko laneko taldeetan batu eta guretzako aniztasuna definitzen duten hitzak jarri ditugu paperean, hauek izan dira gure taldean irten direnak:
  • Onarpena
  • Ezberdintasuna
  • Kulturartekotasuna
  • Aberastasuna
  • Errespetua
  • Enpatia
  • Ikaskuntza


Hau egin ondoren, nire  hausnarketa pertsonala jartzea gustatuko litzaidake, niretzat aniztasuna pertsona ezberdinak errespetatzea da, denok garelako desberdinak, denok daukagu gure motxila, bizipen pertsonalez betea. Honez gain, fisikoki ezberdintasunak eduki ditzazkegu; azal kolorea, ile kolorea, neurria, pisua, malformazioren bat... Desberdintasun kognitiboak, jatorri ezberdinak, hizkuntza ezberdinak, ideologia eta erlijio ezberdinak.

Baina, beti argi eduki behar dugu denok garela pertsonak, denok ditugula sentimenduak, inori ezaiola gustatzen bakarrik sentitzea, baztertua edo arrotza sentitzea, honegatik, onarpena eta errespetua eduki behar dugu bizidun orokiko.

Beste alde batetik, aniztasunari esker, aberastu egiten gara, beste kultura, bizipen, ideologia... ezagutzen baititugu eta hauetatik ikas dezakegu.

Beraz, azken finean denok errespetatu behar diogu elkarri eta hau transmititzen jakin behar dugu.




Comentarios

Entradas populares