BUDA EXPLOTÓ POR VERGÜENZA
BUDA EXPLOTÓ POR VERGÜENZA
Filma ikusi ondoren hiru hitz baino gehiago etortzen zaizkigu burura, baina horietatik garrantzitsuenak edo aipagarrienak direnak hurrengoak dira:
- Inpotentzia: Ez garelako konturatzen daukagunaz, eskolara joateko dugun aukeraz, jaio garen tokiaz… eta gehien bat, eskura ditugun baliabideetaz.
- Errealitatea: Gure eguneroko bizitzatik at dagoen haien egunerokotasuna latza delako, eta daukaguna baloratzeko eta munduan dauden egoera desberdinetaz ohartzeko filma ikusi behar izan dugulako.
- Injustizia: Berez denontzat den hezkuntza eskubidea ez da bermatzen; materialengatik, egoera ekonomikoarengatik, sexu desberdintasunarengatik, eskolara heltzeko dauden zailtasunengatik...
Irakasle bati filma gomendatuko genioke azken finean, irakasle batek haurrengan duen influentzia izugarria delako eta honek pertsona horren bizitza asko aldatu dezakelako. Horretarako, irakaslearen partetik “indar psikologiko” bat egon behar da zailtasunak edo behar bereziak dituzten haurrei haien hezkuntza guztiz bermatzeko. Ikasle bakoitza herrialde, familia, egoera… desberdin batetik dator eta irakasleak honi aurre egin behar dio. Oraindik gauza asko daude hobetzeko eta irakaslearen papera oso garrantzitsua da gaur egungo munduan. Pelikula honetan ikusi dezakegu oraindik jasan behar duten egoera gogorra, hau da, gatazkak eta sexuen arteko desberdintasunak. Esaterako, pelikula honen protagonista, Baktay, 6 urteko neska bat da eta eskolara joateko grina dauka, baina bere ingurua ez da batere segurua, gizarte bortitz batean bizi delako. Beraz, honen bitartez ikusi dezakegu zein oztopo dauden zoritxarrez, egoera latz horretan bizi diren haurren ikasteko eskubidea bermatzeko. Gure inguruan zerbait arrunta eta guztiz onartzen zaigun eskubidea dela, eta beste leku batzuetan, berriz, ikasteko gogoa daukatenek ez dute zorte berdina.
Comentarios
Publicar un comentario