ANIZTASUN TAILERRAK

Aniztasuna lantzeko bi egun hartu genituen, lehenengo, lau hitzaldi eduki genituen, hauekin gizarte eraldaketa artearen bitartez egitea proposatzen zuten, hau da, arteaz baliatuz jendeari pentsaraztera bultzatu nahi da, arteak hunkitu egiten gaituelako, eta transmititu nahi dena, modu zuzenago batean egiten baita, bisualagoa eta sentimendu gehiago baititu.

Hitzaldiak egia esan ez zitzaizkidan oso interesgarriak egin, agian, oso teorikoak zirelako, hitzaldia ematen zuten pertsonek mahaiaren atzean zeuden eserita, modu estatikoan eta hau nire ustez oso hotza zen, agian beste modu batera izan balitz, interesgarriagoa izango litzake. Hala ere, esan beharra daukat 3. eta 4. hitzaldiak interesgarriak izan ziren. 3. hitzaldiko neska eta mutilak gure atentzioa lortzen jakin izan zutelako eta beraien elkarteak zer egiten zuen azaltzerako orduan, modu dinamikoago bat erabili zuten 4. hitzaldia interesgarria izan zen pertsona baten berak eta bere aitak bizitako bizipenak kontatzen zituelako, gainera, berak hau artearen bitartez nola adierazten zuen erakutsi zigun.

Bigarren egunean, tailer praktikoak egon zireb, ni komiki tailerrean egon nintzen. Hemen, hainbat gauza ikasi genituen, adibidez, irudiek guk uste baino garrantzi gehiago dutela eta guk uste baino gehiago transmititzen dutela, irudien bitartez nahi duguna azal dezakegu hitzen beharrik gabe. Honekin konturatu  nintzen, komikiei behar baino garrantzi gutxiago ematen zaiela, eta hauetaz baliatuko bagina, informatzeko eta jendeari hausnartzeko modu erraz eta eraginkorra dela ikusiko genuke.

Bukatzeko, esan beharra daukat, tailer hauei esker, konturatu naizela artearekin pentsatzen nuena baino gehiago transmititzeko ahalmena daukagula eta hau ez dugula behar den moduan aprobetxatzen. Beste alde batetik, oso erosoa dela beste herrialdeetako pertsonen arazoetan ez pentsatzea, gu ondo egotearekin nahiko, eta berdin du besteen egoerak. Beraz, nahiz eta hitzaldiak ez izan oso interesgarriak niretzako, erabilgarriak iruditu zaizkit.



Comentarios

Entradas populares