IPUIN LANKETAREN HAUSNARKETA

Hiru egun horietan landutako ipuinen bitartez aniztasunari buruz genuen ikuspuntua zabaldu  dela esango genuke. honi esker aniztasun egoera ezberdinak lantzeko trena oso baliagarria eskaini zaigu, azken finean Haur Hezkuntzako haurrentzat pentsatuak dauden ipuinetan ez genuelako uste horrelako gai  garrantzitsuak jorratu ahalko zenik. 
Orokorrean, liburuei esker begirada zabala eta anitza eskuratu dugu, baina bazeuden hainbat liburu (transexualitatea) oso estereotipatuak iruditu zitzaizkigula, izan ere, rolak eta aurreiritziak oso markatuak zeuden. Adibidez, mutilak urdinez jantzita, futbolean jolasten eta neskak aldiz, arrosaz, panpinekin jolasten. Bestalde, HHko gela batean jorratu behar diren gaiak direla pentsatzen dugu, hori bai, gai horie veste ikuspegi bat emanez, hau da, aurretik aipatutako estereotipo eta rolekin hautsiz.
Gaiak zein liburu  eta ipuin ezberdinen jorraketa eraginkorra da. Haur Hezkuntzan ipuin kontaketek izugarrizko garrantzia eta eragina dute, beraz, hortaz baliatuta gai ezberdinak lantzeko eta sakontzeko aukera aparta eskaintzen du. Modu honetara, haurrek egoera horiek naturaltasunez hartuko edo biziko dituzte, hauen bizitzan aurkitzen edo aurkituko diren egoerak izan daitezkeelako, hain zuzen. Adibidez, gelakide bat inmigrantea denean, transexualitate kasuaren bat ematen denean eta abar.
Gure ustez, jorratutako gaiez gain, beste hainbat gai jorratzeko ezinbestekoa da. Esate baterako, familia eredu ezberdinak (monoparentala, bi ama, bi aiata, bi gurasoak falta direnean…), bullying egoerak, zailtasunak dituzten pertsonen egoerak, orientazio sexuala eta abar.

Comentarios

Entradas populares